XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Usurbil ¡Gora Eusko Jel zale alderdia! !¡Gora...!!

Uri ontan ere, bente askotan bezela 29'garrengo ataleko ziñegotziak genitun.

España'ko Buruzpide edo Gobierno demokrataren aginduz, auteskundiak izango ditugu biar.

¿Zein gizon autatuko ditugu?.

Galdera oni erantzuteko, ikusi ditzagun lendabizi, auteskundietara dijoazen alderdiak.

Zu, irakurle, arritu egingo zera alderdi bat bakarra ez dala irakurtzian? Baña ez arritu, bada tamalez Usurbil'en ere badauzkagu gizon jakintzuak (?) (ja ja ja).

Atzo, Usurbil etzan abertzaliak besterik; baña gaur aizia pixka bat pozoitzen asia dago.

Baña, ez estutu; pozoitzale oiek ez jakiñak dira; zilibokatuta dabiltza; gezurra besterik ez dute... ¿Baña, zein dira abertzaliak ez diranak?.

(Arritu zadi irakurle) Sosolistuak!! entzun ondo !¡Sosolistuak !!.

Oiek dira Usurbil'i, bere umien biotzetik Jaungoikua'ren izena kendu nai duenak; oiek (begira ondo) Usurbil'en itz egiten dan euskera garbia kendu, eta bere ordez erdera zital eta biraua besterik ez duena jarri nai digutenak.

¡A...! !¡Usurbil'tarrak!! ¿Utziko ote oegu gizon oiek jartzen?.

Ezin liteke: Berak zer esango duten jakiña da, Gu ez guaz eleizaren aurka, baserritarren alde baizik.

¿Egia ote? Ez.

Ikusi dezagun pixkabat nere ez arrazoizkoa ote dan.

Erkala etorri baño len Prietok (sosolistuen jauntxoa) zion baserritarrari, Zuen baserriak eta lantzen dituzuen lurrak zeuentzat izango dira, baldin erkala ekartzen bada.

Ekarri due erkala, eta beren Cuestión Agraria deitzen dioten lege baten bitartez, baserri askoren jabe ¿badakizu zein egin dan?... !¡Gobiernua!!.

¿Nun dira orain agindu ainbat gauz aiek? ¡A...! !¡baserritarra!! Etzaitue gaizki zilibokatu (engañar).

Eta ori, ez da ezer: kendu dituzte bada gurutzeak ikastoletatik.

¿Zer egin nai duen oiekin!! -!¡Umearen biotzetik maitasuna kendu, eta gorrotoa eragin!!.

Ara or, oien naia: eta katolikorik juango ote da sosolistuari autarkirik ematera? Igandian ikusiko degu.

¿Gure naia? Itz gutxitan esango dizutet.

Jaungoikua eta Lege Zarra ¿Ulertu dezu? Au da: uskurtza eta euskera gorde (guriak diralako) eta aberria uztarrepetik askatu (legezkua dalako).

¿Zeñi autarkia? Zalantzik gabe, Eusko Etxeak aututako jaunaidi: auek dira: Franzisko Salsamendi Urkia, Pedro Zumeta Berasategi, Jose Ramon Alzaga Uruazabal, Fermin Zubiria Yeregi, Jose Manuel Lizaso Arsuaga, Jose Domingo Aizpurua Illarramendi, Jose Maria Aranburu Sarasola, Bernardo Oiden Oyarzabal, Modesto Bereziartua Zubiria ta Santiago Otamendi Illarramendi.

Auek dira erria zaitzeko Eusko Etxeak jarri dituan, jaun zintzoak.

Eman zure autarkia oien alde.

Usurbil, Anlatza ta Mendizorrotzen babesian izango da gero ere; Andatzan jarria dagon gurutzeak gordeko du, uri au.

Usurbil'ko Mendigoizale sutsuen irrintzia entzungo da gero ere Andatzako gurutze alboan.

Andik otoitz egingo dio Goiko jaunari Usurbil'ko abertzaliak Euzka'ren azkatasuna laister ikusi dezagun.

Goazen guztiok azkatasun eske, ezkerrak zapaldurik.

Biar ikusiko degu.

Gazte bat.